|
Documento sin título
|
|
berriak
|
 |
|
17/12/2007
Euskadiko Soinuak Nazioarteko WOMEX 2007 azokan
|
| 2007ko urriaren 24 eta 28 bitartean Nazioarteko musika azoka garrantzitsuenetarikoa den Womex izan zen Sevillan. World Music deritzonean espezializatua dagoen azoka-jaialdi erraldoi honetan, mundu osoko musika sektoreko ia 3.000 ordezkari elkartu ziren. Euskadiko Soinuak programa ere bertan izan zen euskal musikaren ohiartzuna zabaltzeko helburuarekin.
Euskadiko Soinuaken partaideetatik ondokoak bertaratu ziren: Baga-Biga, Bizz podukzioak, Brixton Records, Elkar, Errabal, Gaztelupeko Hotsak, Gin Tonic, Gor diskak, Kap Produkzioak, Syntorama eta Distrolux / Munster. Euskal Herriko Disketxeen Elkartearen (EHDE) eta Euskadiko Promotoreen Elkartearen (EUPREL) ordezkariak ere bertan izan ziren, Eusko Jaurlaritzako kultura sustatzeko zuzendariarekin eta Euskadiko Soinuakeko koordinazio taldearekin batera.
Azokan partehartzeaz gain, Euskadiko Soinuakek aurkezpen kontzertu bat ere antolatu zuen. Kepa Junkera eta Maddi Oihenarten zuzeneko ekitaldi arrakastatsuaz gain, euskal musikaren erakusgarri zen bideo muntaia ere proiektatu eta luntx aparta eskeini zitzaien gonbidatuei.
Musika arloko entrepresentzat eta Euskadiko Soinuak Programarentzat honelako ekimenetan partehartzeak dakarren onuraz indarberriturik, urtarrilean Cannesen egiten den MIDEM musika azokan partehartzeko antolaketa martxan dago jada.
|
|
|
|
17/01/2005
MIDEM 2005 AZOKAREN INGURUKO PRENTSAURREKOA
|
| Gaur astelehena, urtarrilak 17, eta goizeko 10:30etan \"Euskadiko Soinuak\" programak prentsaurrekoa eskeini du datorren MIDEM azoka dela eta. Komunikabide ezberdinak bildu dira Eusko Jaurlaritzak Donostian duen egoitzan. |
|
|
|
06/01/2005
MANEL MONTAÑES. VIC-EKO AZOKAKO ZUZENDARIA BILBON IZAN DA.
|
| Joan den abenduaren 23an Mercat de la Musica Viva de Vic-eko zuzendaria den Manel Monañes Bilbon izan zen euskal musika sektoreko enpresa ezberdineko partaideekin batzartzeko. Joan den Vic-eko azokan parte hartu zuten euskal enpresa ezberdinetako ordezkariak bildu ziren Bilboko bileran. Manel Montañes-en helburu nagusiaen artean Vic-eko merkatuak datozeen urteetan hartuko duen norabidea azaltzea izan zen, planteatuko diren erronka berriak, plangintza ezberdinak, zuzeneko kontzertuen programazioa, barne garapena, etab-en inguruan ihardun zen. |
|
|
|