|
Webgune honen aurkezpenean azaltzen den bezala, Eusko Jaurlaritzako
Kultura Saila, musika-sektoreko enpresekin batera 'Euskadiko Soinuak
/ Sonidos de Euskadi' programa bultzatzen ari da bi helburu hauei
jarraiki: Euskadin sorturiko musika sustatzea eta, oro har, musika-jarduera
profesionala laguntzea.
Programaren garapena koordinatzeko eta adosteko, sektorea ordezkatzen
duen Batzorde bat sortu da duela gutxi. Bertan, Euskadiko Soinuak-ek
landu behar dituen irizpide, helburu eta ekintzak aztertu eta eztabaidatzen
dira.
Webgunerari dagokionez, promozio eta komunikazio tresna garrantzitsua
izanik, webgunearen kudeaketa eraginkorra eta ezarritako helburuekin
koherentea egiteko, Batzordeak ezinbestekotzat jo du edukiak sartzeko
irizpideak ahalik eta zehatzenen definitzea. Hain zuzen, eta atal
bakoitzari dagokionez:
| Musika sektoreko enpresak: management,
promotoreak, diskoetxeak:
· Erkidego Autonomoan finkatuta
daudenak eta beren jarduera nagusia Euskadiko musikaren
inguruan egiten dutela egiaztatzen dutenaki.
Musikariak:
· Webgunean azaltzen diren enpresek
bidalitako Euskadiko talde eta bakarlariak (jardunean daudenak).
· Webgunean sartzeko eskatzen duen
Euskadiko talde edo bakarlaria, baldin eta 3 baldintza hauek
egiaztatzen baditu:
· Management enpresa edota diskoetxeren
batekin harremana izatea.
· Gutxienez CD baten legezko argitalpena.
Euskadiko Soinuak-ek argitaratutako azken diskoaren erreferentzia
legala eskatzeko aukera izango du.
· Gutxienez 5 kontzertu azken
urtean.
Gutxienez 3 urteko antzinatasuna duten Euskadiko
musika jaialdiak.
Komunikabideak:
Atal honek musikan espezializatutako komunikabide edota programak
jasoko ditu.
Bestelakoak:
· Elkarteak: musikagintzarekin
zuzenean loturiko profesionalak edo amateurrak.
· Musika editorialak.
· Programazio egonkorreko musika
aretoak.
|
Zure enpresak edo jarduerak aipatutako atalen baten sarbide-irizpideak
betetzen baditu, webgune honetan azaltzeko dagokion formularioa
betetzeko eta bidaltzeko gonbidatzen zaitugu (1).
Edozein kasutan, hona idatzi ahal diguzu: info@euskadikosoinuak.com
Agur bero bat,
Euskadiko Soinuak
(1) Prozedura: Euskadiko Soinuak-ek eskabide
guztiak baloratu eta erantzungo ditu. Erantzuna baiezkoa bada, erabiltzaile-pasahitza
bidaliko da webguneko barne atalera sartzeko (sektorearen berriak,
foroa, datuen eguneratzea) eta webgunean erakutsiko den informazioa
betetzeko.
Zenbait kasutan, baliteke emandako informazioari
buruz dokumentazio gehigarria edota beste erreferentziaren bat emateko
eskatzea.
|